BCAM Bilbao – Bilbao Balioen Hiriari atxiki zaio

BCAMek bere egin du Bilboko Balioen Karta - Bilbao Balioen HiriaProiektu hau Bilboko Udalak zuzentzen du.

Bilbao Balioen Hiriaren helburua da azterketarako, elkarrizketarako, hausnarketarako eta elkarlanerako gune bat sortzea erakundeen, gizarte-erakundeen, enpresen, komunikabideen, ikastetxeen eta herritarren artean, Bilbon balio partekatuen esparru bat sustatzeko.

Atxikimenduarekin, BCAMek bere gain hartzen du dokumentu honen espirituarekin eta edukiarekin bat datozen jarrerak eta portaerak mantendu, indartu eta sustatzeko konpromisoa. Dokumentu horrek bilbotarren arabera Hiribilduaren bizikidetza egituratu behar duten 17 balioak islatzen ditu.

  • Giza eskubideak errespetatzea, justizia soziala, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, elkartasuna.
  • Aniztasuna/inklusioa, konpromisoa, ingurumen-iraunkortasuna.
  • Erantzukidetasuna, bizikidetza, identitatea, ahalegina.
  • Konfiantza, sormena, parte-hartzea, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna
BILBOKO BALIOEN HIRIA