Cookieen politika
Cookieen erabilera
Gure webguneak “cookieak” erabiltzen ditu, nabigazioa hobetzeko eta jasotako bisitei buruzko datu estatistikoak eskuratzeko.
“Cookieak” testu-fitxategi txikiak dira, gure webgunea bisitatzeko erabiltzen den ekipoan instalatzen direnak eta informazioa modu automatikoan ematen digutenak. “Cookieak” inola ere ezin dira birus informatikotzat jo.
- Ez dute ordenagailua kaltetzen, ezta haren funtzionamendua inola mantsotzen ere.
- Edozein unetan ezabatu edo baztertu ditzakezu gure “cookieak”, zure web-nabigatzailea konfiguratuta.
- “Cookieak” ordenagailu jakin baten nabigatzailearekin bakarrik lotzen dira (erabiltzaile anonimo bat).
- “Cookieei” esker, erregistratutako erabiltzaileen nabigatzaileak ezagut ditzakegu haiek lehen aldiz kautotu ondoren eta, horrela, ez dute bisita bakoitzean erregistratu beharrik, haientzako soilik gordetzen diren eremu eta zerbitzuetara sartzeko.
- Gure “cookieek” ordenagailu batean (“aldi baterako cookieak”) erabiltzaile- saio bat (“saioko cookieak”) identifikatzeko balio dute, eta ez dute, haien kabuz, erabiltzailearen izenik eta bestelako datu pertsonalik ematen.
- Erabiltzen ditugun “cookieek” ezin dituzte irakurri beste hornitzaile batzuek sortutako “cookie” fitxategiak.
- Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du, pantailaren bitartez abisa diezaion “cookieak” jasotzen ari dela, edo bere disko gogorrean “cookieak” instalatzea galarazteko.
Mesedez, kontsulta itzazu zure nabigatzailearen jarraibideak eta eskuliburuak, informazio gehiago izan dezazun.
Hainbat irizpideren arabera sailka ditzakegu “cookieak”. Haien jatorriari erreparatzen badiogu, honela sailka ditzakegu:
Hirugarrenen cookieak:
Beste enpresa batek instalatzen ditu zure ordenagailuan, eta haien helburuetako bat da gure Webgunea hobetzeko datu baliagarriak ezagutzea. Hauexek dira, adibidez, biltzen diren datuetako batzuk: jasotako bisita kopurua, bisiten jatorria, gu aurkitzeko erabilitako gako-hitzak, eta bisitari gehieneko orduak. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu “cookie” hauek ez jasotzeko eta, era horretan, ez dira instalatuko.
Cookie propioak:
Erabiltzailearen ekipo terminalera Arduradunak kudeatzen duen eta Erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen duen ekipo edo domeinu batetik bidaltzen direnak.
Datuen Babeserako Espainiako Agentziak cookieei buruzko bere gidan esaten digun bezala, haien helburuaren arabera sailka daitezke cookie horiek. Ondorengo sailkapena proposatzen digu Datuen Babeserako Espainiako Agentziak berak, nahiz eta ez den ulertu behar zerrenda itxi gisa:
Cookie teknikoak:
Erabiltzaileari webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea eta horietan dauden aukera edo zerbitzu ezberdinak erabiltzea ahalbideratzen dioten cookieak dira, editoreak webgunearen kudeaketa eta funtzionamendua ahalbideratzeko eta bere funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko ataletara sartzea, eskari bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskari baten erosketa-prozesua osatzea, ordainketa kudeatzea, zerbitzuaren segurtasunari lotutako iruzurra kontrolatzea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskabidea egitea, bisitak zenbatzea zerbitzuak (webguneak, plataformak edo aplikazioak) funtzionatzeko erabiltzen duen softwarearen lizentziak fakturatzeko, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua hedatzeko edukiak gordetzea, eduki dinamikoak gaitzea (adibidez, testu edo irudi bat kargatzeko animazioa) edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.
Kategoria honetan sartzen dira –haien izaera teknikoagatik– editoreak, erabiltzaileari eskaintzen zaion zerbitzuaren diseinuko edo “maketazioko” beste elementu bat gisa, webgune, aplikazio edo plataforma batean sartu dituen publizitate-espazioak ahalik eta modurik eraginkorrean kudeatzea ahalbideratzen duten cookieak, besteak beste editatutako edukia bezalako irizpidetan oinarrituta; ez da bilduko informazioa bestelako helburuetarako, hala nola publizitate-eduki hori edo beste batzuk pertsonalizatzeko.
Cookie teknikoak Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legearen 22.2 artikuluan ezartzen diren obligazioak betetzetik salbuetsita egongo dira erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematea ahalbideratzen dutenean, aurreko paragrafoetan zerrendatutako cookieen kasuan gertatzen den bezala. Hala ere, cookie horiek obligazio hori betetzetik salbuetsita ez dauden helburuetarako ere erabiltzen badira (portaerazko publizitate-helburuetarako, adibidez), obligazio horiek bete beharko dituzte.
Interfazea pertsonalizatzeko cookieak:
Informazio jakin bat gogoratzea ahalbideratzen dutenak, erabiltzailea zerbitzura bere esperientzia beste erabiltzaile batzuen esperientziatik bereiz dezaketen ezaugarri jakin batzuekin sar dadin, hala nola hizkuntza; erabiltzaileak bilaketa bat egiten duenean erakutsi beharreko emaitza kopurua; zerbitzuaren itxura edo edukia, erabiltzaileak zerbitzura sartzeko erabiltzen duen nabigatzaile motaren arabera, edo zerbitzura zein eskualdetatik sartzen den kontuan hartuta, etab.
Ezaugarri horiek erabiltzaileak berak aukeratzen baditu (adibidez, webgune baten hizkuntza hautatzen badu, dagokion herrialdearen banderaren ikonoa sakatuta), cookieak Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legearen 22.2 artikulua betetzetik salbuetsita egongo dira, erabiltzaileak berariaz eskatu duen zerbitzutzat jotzen delako, eta hori baldin eta cookieak hautatutako helburuari soilik badagozkio.
Analisirako edo neurketetarako cookieak:
Arduradunari dagokion webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egitea ahalbideratzen diotenak dira, iragarkien inpaktuak kuantifikatzea barne. Webguneen jarduera neurtzeko erabiltzen da cookie mota horren bitartez bildutako informazioa, erabiltzaileek egiten duten zerbitzuaren erabilerari dagozkion datuen analisiaren arabera hobekuntzak egiteko helburuz.
Analisitako cookieen bitartez bildutako datuen tratamenduari dagokionez, GT29 taldeak adierazi zuen, haiek erabiltzeko baimen informatua eskuratzeko betebeharretik salbuetsita ez dauden arren, ez da oso gertagarria erabiltzaileen pribatutasunerako arriskurik eragin dezaten, baldin eta lehen zatiko cookieak badira, helburu soilik estatistiko batekin agregatutako datuak badira, erabilerei buruzko informazioa ematen badute eta erabiltzaileek cookie horiek erabiltzaileari uko egiteko aukera ematen badiote.
Portaerazko publizitateko cookieak:
Haien nabigazio-ohituren etengabeko behaketaren bitartez eskuratzen dira, eta erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa gordetzen dute; informazio horrek berariazko profilak garatzeko aukera ematen du, horren araberako publizitatea erakusteko.
Azkenik, sisteman duten iraunkortasunaren arabera, ondorengo sailkapena aurkez dezakegu:
Cookie iraunkorrak:
Cookie mota horretan, datuek terminalean gordeta jarraitzen dute, eta denbora-aldi jakin batean eskuratu eta tratatu ditzake arduradunak; aldi hori izan daiteke minutu batzuetakoa zein hainbat urtetakoa.
Saioko cookieak:
Datuak erabiltzailea webgunean dagoen bitartean biltzeko eta gordetzeko diseinatuta dauden cookie-ak dira. Erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko behin bakarrik gordetzea komeni den informazioa gordetzeko erabiltzen dira (adibidez, erositako produktuen zerrenda bat), eta desagertu egiten dira saioa amaitzen denean.