Ikerketa

Softwarea

BBIPED

CFD (fluidoen dinamika konputazionala) plataforma industriala ingeniaritza diseinurako

Berria! BBIPED plataformaren beta bertsioa abian da! Deskargatu

Doxygen laguntza

Windows erabiltzen baduzu, proba ezazu VirtualBox baliatuta. Hemen deskargatu dezakezu VirtualBox, erabat prest. Proba ezazu! BBIPED-VirtualBox

BBIPED fluidoen dinamikaren aplikazio industrialetarako ingeniaritza simulazioak egiteko softwarea da. BBIPED softwareak ingeniaritzako aplikazioen sorta zabalarekin lan egin dezake askotariko sektoreetarako, esaterako: turbomakinak, energia berriztagarriak, biozientziak, fabrikazio aurreratua, automobilgintza, ur eta beroaren kudeaketa, etab. Honela, ad-hoc irtenbideak eskaintzen ditu sektore bakoitzeko behar espezifikoetarako.

BBIPED erabiltzailearen interfaze grafikoak CFD (fluidoen dinamika konputazionala) simulazio automatizatu bat ahalbidetzen du: CAD sorrera, engranajea, ebazpena eta prozesamendu ondorengoa.

Plataforma hau garatzearen ideia BCAMena eta Baltogarrena izan zen eta, ondorioz, buruz buru lan egin zuten turbomakinen diseinuaren arloko gaur egungo erronka industrialak gainditzeko, ikerketa sakonen bitartez. Beraz, zientziaren eta industriaren arteko lankidetza oparo baten emaitza da BBIPED. Lankidetza hori Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak batera finantzatutako “CFD plataforma konputazional efiziente, malgu eta berritzaile baten garapena produktu industrialen simulazio eta diseinu optimorako” ekimenaren esparru barruan garatu da.

BBIPED softwarearen ezaugarri nagusiak

  • Erabiltzaile interfaze grafiko erabilerraza (erraz pertsonalizatu daiteke) eskaintzen du CFD lan prozesua (CADetik hasi eta ebazpen eta prozesamendu ondorengo fasera arte) hobe kudeatzeko.
  • Ad-hoc interfazeak, behar industrialetara egokituak, betiere interfaze bera mantenduta eta ingeniarien ikasketa kurba murriztuta.
  • Malgua eta erabilerraza ingeniarientzat; behar dutena bakarrik bistaratzen du (konfigurazio aldagai pertsonalizatuak dituzten ikuspegiak)

BBIPED softwarearen ezaugarri gehigarriak

  • eXtended SU2 (XSU2) bilduma oso pertsonalizagarria etorkizuneko garapenetarako.
  • Eremu anitzeko informatika.
  • Erreferentzia esparru birakari anitza: eremu anitzak edo eremu birtualeko planteamenduak erabilita.
  • Muga baldintza hobetuak barne fluxuetarako.
  • CAD parametrizazio pertsonalizatua optimizazio automatikorako
  • CAD gabeko fluxu simulazioa

BBIPED ikerketaren ibilbide orria

  • Multifisika
  • Berezko deskonposizio ortogonala (POD) eta algoritmo genetikoak (GA) optimizaziorako
  • Eredu turbulentu berriak
  • Aplikazio medikoak

Harremanetarako / Laguntza

Gure bazkidea

Ahaleginagatik eta emandako laguntzagatik eskerrak eman nahi dizkiogu proiektu honetan gure bazkide nagusia izan denari: Baltogar

.

Baterako finantzaketa

Eskerrak

Deskargatzeko esteka:

LBM-HPC

LBM-HPC arkitektura memoria banatuetarako CFD tresna optimizatua da. Lattice-Boltzmann metodoan eta “pull planteamendu” delakoan oinarritua egonda, I/O paraleloa duen MPI/OpenMP metodo hibrido bat erabilita paralelizatzen da LBM-HPC.

Bi dimentsioko (D2Q9) eta hiru dimentsioko (D3Q19) simulazioetarako LBM estandar ohikoenak barne ditu tresna honek.

Inplementazioa eramangarria da eta ongi funtzionatzen duela egiaztatu da zenbait superordenagailutan, besteak beste, MareNostrum-BSC, Lindgren-PDC (Cray XE6) eta Hornet-HLRS (Cray XC40) sistemak.

Deskargatu softwarea

npROCRegression: nukleoan oinarritutako ROC erregresio modelatze ez parametrikoa

Zenbait erregresio planteamendu ez parametriko aplikatzen ditu diagnostiko errendimenduaren (ROC) esparruan aldagaikideak txertatzeko.

Deskargatu hemen:

https://CRAN.R-project.org/package=npROCRegression

PROreg: pazienteek adierazitako emaitzen erregresioaren analisia

Hainbat tresna eskaintzen ditu, hala nola grafiko espezifiko eta erregresio ereduen planteamenduak, pazienteek erantzundako galdetegi desberdinak aztertzeko. Zehazki, banaketa beta-binomialean oinarritutako efektu mistoko ereduak aplikatzen dira gehiegizko dispertsioa duten datu binomialak lantzeko (ikus Najera-Zuloaga J., Lee D.-J. eta Arostegui I. (2017).

Deskargatu hemen:

https://cran.r-project.org/package=PROreg

SpATS: landa proben analisi espaziala spline-ekin

Bi dimentsioko (2D) spline penalizatuak (P-spline) erabiltzeko aukera ematen du nekazaritzako landa proben testuinguruan. Tradizionalki, fenotipoen adierazpenean efektu espazialak edo ingurumen efektuak modelatzeko, elkarri lotutako ausazko zaratak onartu izan dira (Gilmour et al, 1997). Hala ere, guk proposatzen duguna da aldakuntza espaziala modu esplizituan modelatzea 2D P-spline-ak baliatuta (Rodriguez-Alvarez et al., 2016; arXiv:1607.08255). Estimazioa egiteko algoritmo azkar eta egonkorrak izateaz gain (Rodriguez-Alvarez et al., 2015; Lee et al., 2013), planteamendu honek eskaintzen duen joera espazialaren zuzeneko interpretazio baliagarriari esker, landako probak aztertzeko planteamendu erakargarria dela esan daiteke.

Deskargatu hemen:

https://CRAN.R-project.org/package=SpATS