Lege oharra

Webgunearen titularrari buruzko informazio orokorra

BCAM – BASQUE CENTER FOR APPLIED MATHEMATICS, MAZARREDO ZUMARDIA 14 – 48009 BILBO (BIZKAIA) helbidea duen sozietatea, EAEko Elkarteen Erregistroan AS/B/14205/2009 kodearekin inskribatuta dagoena, eta G95543526 zenbakidun IFK duena da (aurrerantzean, enpresa) www.bcamath.org domeinuko Webgune honen titularra.

Aske eta doan sartu, nabigatu eta erabili daiteke Webgunea, baldin eta Erabiltzaileak Lege-ohar honetan jasotzen diren baldintzak, indarrean dagoen legeria, ohitura onak eta Interneten esparruan onartu ohi diren jokabideak errespetatzen eta betetzen baditu. Webgune honetara sartzen den edozein pertsona jotzen da Erabiltzailetzat. Webgune honetara edo webgunearen bitartez sarbidea eskaintzen den beste edozein web-orritara sartzerakoan, erabiltzaileak berariaz adierazten du “Lege-ohar” hau irakurri duela, eta ulertzen eta onartzen duela. Jarraian aurkezten diren baldintzak onartzen ez badituzu, arren eskatzen dizugu ez ezazula Webgune hau erabili. Sozietateak, gainera, eskubidea izango du baldintza hauek errespetatzen ez dituzten Erabiltzaileei Webgunerako sarbidea mugatzeko.

Erantzukizuna

BCAM – BASQUE CENTER FOR APPLIED MATHEMATICS enpresak ez du Webgune honetan argitaratzen den informazioaren ondoriozko inolako erantzukizunik izango, informazio hori hirugarren batek manipulatu edo sartu baldin badu, Arduradunaren berariazko baimenik gabe.

Datu pertsonalak

Webgunearen bitartez, horretarako ezarritako mekanismoak erabilita, haien borondatez enpresari beraien datu pertsonalak eman nahi dizkioten erabiltzaileen datuak bakarrik edukiko ditu enpresak.

Askatasunez eta haren borondatez, Webgune honetan ezarritako prozeduren bitartez, bere datuak enpresari ematen dizkion Erabiltzaileak berariazko baimena ematen dio enpresari, datu horiek aurrez adierazitako helburuarekin trata ditzan, izaera pertsonaleko datuen eta informazioaren gizartearen zerbitzuen arloetan unean-unean indarrean dagoen legeria errespetatuz. Bere datuak tratatzeko baimenik ematen ez duen Erabiltzaileak ez du enpresaren batere komunikaziorik jasoko, eta berehala ezabatuko dira jasotzen dituen komunikazioak, oker jasotako komunikazio gisa kalifikatuz.

Edozein Erabiltzailek baliatu ditzake edozein unetan araudiak datuen babesaren arloan ematen dizkion eskubideak, gdpr@bcamath.org helbide elektronikora idatzita. Halaber, helbide elektronikora horretara idatz dezake, eskubideei buruzko informazio gehiago eskatzeko ere.

Erabiltzaileak enpresari askatasunez eta borondatez jakinarazten dizkion datu pertsonalak enpresari soil-soilik dagokion titularitateko datu-base automatizatuetan gorde ahal izango dira, haiei erabaki automatizaturik aplikatu gabe, eta enpresak hartuko ditu datu-base horietan jasota dagoen informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzen duten neurri teknikoak, antolamenduzkoak eta segurtasunezkoak, Datuen Babeserako Europako apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean, harekin lotutako Zuzentarauetan eta abenduaren 6ko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoari jarraikiz. Denbora-aldi mugagabez gordeko dira datuak, eta horretarako gaitutako kanalen bitartez ezeztatu ahal izango da datuak gordetzeko emandako baimena.

Erabiltzaileen eta enpresaren arteko komunikazioak ez du kanal seguru bat erabiltzen, eta transmititutako datuak ez dira zifratzen; horrela, bada, Erabiltzaileei eskatzen diegu ez ditzatela bidali Erregelamendu Orokorrak eta datuen babesaren arloan indarrean dagoen gainerako araudiak adierazitakoaren arabera bereziki babestutako datutzat jo behar direnak, ez baita komenigarria segurua ez den kanal bati aplikatzekoak diren segurtasun-neurriak kontuan hartuta.

Erabiltzaileak bere borondatez jakinarazten dituen izaera pertsonaleko datuak haiek bildu ziren helburu zehatzerako baino ez dira erabiliko; Pribatutasun-politika honetan berariaz ematen zaio horren berri Erabiltzaileari, datu horiek biltzen diren unean.

Lege-araudia

“Lege-ohar” hau eta Webgune honetako eduki osoa egin dira uneoro legeria aplikagarria aplikatuz, batez ere, izaera pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoa eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea, eta edozein unetan berrikusi eta aldatu ahal izango dira, indarrean dagoen legeriaren edozein aldaketara egokitzeko helburuz. Kasu horretan, aldaketa Webgunean argitaratzen den unetik aurrera aplikatuko da eduki berria, eta Webgunearen Erabiltzaileek eskuragarri izango dute eduki hori.

Webgunearen erabilera librea da, Erabiltzaileak webgunean sartzea eta nabigatzea barne, baina ezinbestekoa da Webgune honen “Lege-oharra” eta aplikagarria den Espainiako legeria berariaz onartzea eta betetzea.

Esteken politika

Enpresak ez du bere gain hartzen erabiltzailea webgune honen bitartez sar daitekeen webguneen edukiaren erantzukizunik. Erabiltzaileak uste izango balu Webgune honetan argitaratzen diren esteketakoren batek eduki desegoki batera birbideratzen duela erabiltzailea, arren eskatzen diogu jakinaraz diezagula Lege-ohar honetan adierazten diren bitartekoak erabilita.