Ikerketa
Argitalpen zientifikoak
Open Access
Open Access edo sarbide librea da ikerketaren emaitzen berehalako, lineako eta doako erabilgarritasuna eskaintzen duen formula, argitaratzaileen copyright akordioek ezarri ohi dituzten erabilera mugak ez dituena. Open Access formulak barne ditu ikertzaileek normalean argitaratzearen truke doan lagatzen dituzten emaitzak, horren barne direla kideek berrikusitako aldizkarietako artikuluak, konferentzietako ponentziak eta hainbat motatako datu multzoak.
Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak (BCAM) Budapest Open Access Initiative (BOAI) ekimenarekin bat egin zuen 2016ko maiatzean.
BCAMen gordailu instituzionalaren datuak (BIRD)
Gordailuak tresna garrantzitsuak dira erakunde baten legatua zaintzeko; babes digitala eta komunikazio akademikoa errazten dute. BIRD zentroarekin lotura duten BCAMeko kide eta ikertzaileek sortutako material digitalak bildu, babestu eta banatzeko balio duen zerbitzu digitala da.
Gure gordailua Recolecta eta OpenAIRE moduko bilatzaileetan aurkituko duzu.