Politica de privacidad de Redes Sociales

Datuak Babesteko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Erregelamendua, abenduaren 6ko 3/2018 Lege Organikoa eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea (IGM-MEZL) betez, beherago adierazitako elkarteak:

ASOC. BCAM - BASQUE CENTER FOR APPLIED MATHEMATICS
G95543526
MAZARREDO ZUMARKALEA14
48009 BILBO (BIZKAIA)

jakinarazten du orrialde bat sortu duela LINKEDIN, YOUTUBE eta TWITTER gizarte sareetan, elkartea ezagutzera emateko xede nagusiarekin.

Erabiltzaileak, bere datuen tratamendua baiezko modu librean eta bere borondatez baimentzean, berariaz sartzen ditu bere profilean argitaratutako datu pertsonalak. Erabiltzaileak edozein momentutan kontsultatu ahalko ditu gizarte sarearen pribatutasun politikak, eta bere profila konfiguratu ahalko du pribatutasuna bermatzeko. ASOC. BCAM - BASQUE CENTER FOR APPLIED MATHEMATICS elkarteak erabiltzailearen informazio publikoa atzitu eta tratatuko du, bereziki bere harremanetarako izena. Datu hauek gizarte sarean bertan bakarrik erabiliko dira. Ez dira inolako fitxategitan sartuko.

Erabiltzaileak datuen babesaren arloan dagozkion eskubideak baliatu ahalko ditu, gorago adierazitako helbidean. Era berean, erabiltzaileak gizarte sareen berezitasunak eta ASOC. BCAM - BASQUE CENTER FOR APPLIED MATHEMATICS elkartearen mugak ezagutu behar ditu, arlo honetako indarreko araudian interesdunari aitortzen zaizkion eskubideei dagokienez. Erabiltzaileak honi buruzko zalantzarik balu, gizarte sareen klausuletan kontsultatu ahalko ditu gizarte sare bakoitzaren berezitasunak.

Erabiltzailea izango da ASOC. BCAM - BASQUE CENTER FOR APPLIED MATHEMATICS elkartearen gizarte sareetako profiletan argitaratzen duen eduki guztiaren erantzulea. Argitaratutako edukia ez badator bat indarreko legeriarekin, argitalpena debekatuta egongo da eta Erabiltzailea izango da argitalpenaren erantzule bakarra.

Jarraian ageri dira gure gizarte sareen pribatutasun politikak: