BCAMek OREGAUA ekimenean parte hartu du ORE4CITIZENS proiektuaren eskutik
- Irailero ohi denez, Europako hiriak batzen dira Ikertzaileen Europako Gaua ospatzeko; zientzia kalera ateratzeko hitzordua da.
- Aurten, itsas energia berriztagarrietan espezializatutako 60 ikertzaile baino gehiago lurreratu dira Portugaleten gau oso berezi bat ospatzeko, adin guztietako publikoarentzako esperimentu, jolas eta beste hainbat ezustekorekin.
- ORE4CITIZENS MSCA & Citizen proiektu bat da. Deialdi honen helburua ikerketa eta ikertzaileak herritarrengana hurbiltzea da, bereziki familietan, ikasleetan eta gazteetan arreta jarriz.
Irailaren 27 honetan, BCAMek —Tecnalia, Euskampus Fundazioa eta UPV/EHUrekin batera— Ikertzaileen Europako Gauean parte hartu zuen ORE4CITIZENS proiektuaren eskutik. Itsas energia berriztagarrietan espezializatutako 60 ikertzaile baino gehiago elkartu ziren Portugaleten, zientzia kalera ateratzeko esperimentu, jolas eta publiko guztientzako ezustekoekin.
ORE4CITIZENS proiektuak, MSCA & Citizen-ek babestua, ikerketa publiko orokorrari hurbiltzea du helburu, batez ere familietan eta ikasleetan zentratuz. Ekitaldiari hasiera emateko, Portugaleteko alkateak, María José Blanco Gavieirok, bisita egin zuen. Ikertzaileekin eta erakunde antolatzaile bakoitzeko ordezkariekin batera (hala nola Lorea Gómez, BCAMeko Gerentea), txoko eta proposamen desberdinak bisitatu zituen ekimena bertatik bertara ezagutzeko.
OREGAUA ekimenean, lau erakundeetako ikertzaileek sustatutako tailerrak, esperimentuak, kontzertuak edo erakusketak ospatu ziren. BCAMen aldetik, Vincenzo Navak (BCAMeko eta TECNALIAko ikertzailea - Offshore Renewable Energy Group) eta Nicolás Gorostidik (Mathematical Design, Modelling and Simulations taldeko PhD ikertzailea), "Shazam magialariaren botereak: IA, musika eta eólica flotatzailea" tailerra zuzendu zuten. Shazam aplikazioaren bidez, bertaratutakoek ikusi zuten nola den posible abesti bat bi segundotan identifikatzea eta musika-nota bat eguneroko zarata batetik bereiztea. Seinaleen analisitik hasi eta musika-ezagutzarako aplikazioekin lehiatzeraino, teknologia horiek sakelako grabazioetatik abiatuta hatz-marka digitalak nola sortzen dituzten deskubritu zuten. Era berean, ezagutza horiek eolika flotatzailean nola aplikatzen diren aztertu zuten, aerosorgailuen erronka estrukturalei adimen artifizialeko teknikekin helduz (abesti batean desafinatutako notak detektatzearen antzekoa).
Guztira, 2000 pertsona baino gehiagok gozatu zuten proposamen zientifiko zabal honetaz, doan eta familian.
Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi eta antolakuntza-taldeari!



Related news
BCAM pertsonak
Emakumeak zientzian