2000 pertsona baino gehiago izan dira BCAM Naukas 2025 jardunaldian Matematikaren eguna ospatzen
-
Seigarren edizioak jarduera-programa zabala izan du, eta matematikak eta haren eguneroko aplikazioek hartu dute protagonismoa
Duela sei urtetik martxoaren 14an UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Basque Center for Applied Mathemics-ek (BCAM) eta Naukas dibulgazio-plataformak Matematikaren Nazioarteko Eguna ospatu dute, BCAM Naukas dibulgazio-ekitaldia antolatuz.
Aurtengo ekitaldiak 2000 pertsona baino gehiago bildu ditu UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, bai formatu presentzialean, bai online formatuan. Dibulgaziozko jardunaldi hau aukera bikaina bihurtu da matematikaren alderdirik ludiko eta erakargarriena erakusteko eta haren balioa erakusteko.
Jarduera ugari PIren doinura
Goizean zehar, 21 ikastetxetako lehen eta bigarren hezkuntzako 840 ikaslek eta 55 irakaslek matematika-tailerretan parte hartu dute. Euskaraz eta gaztelaniaz eman diren saio hauetan, besteak beste, papiroflexia matematikoaz gozatu ahal izan dute, NANak ezkutatzen dituen sekretuak deskubritu ahal izan dituzte edo jolas matematiko erraldoiekin hainbat propietate matematiko ezagutu dituzte.
Arratsaldean, ekitaldiak 15 minutuko hitzaldi labur eta dinamikoekin jarraitu du. Hizlariak matematikariak izan dira eta erakutsi dute egunerokotasunean hainbat propietate matematiko erabiltzen ditugula eta baita ere Pi zenbakiarenak. 210 pertsona inguru hurbildu dira Bizkaia Aretora hitzaldiak entzutera, eta 340 pertsonak baino gehiago jarraitu dituzte hitzaldiak streaming bidez. BCAMen aldetik, arratsaldeko ekitaldian parte hartu zuten Luca Fanellik (Ikerbasque, UPV/EHU & BCAM) “Do, Re, Mi, Fa, Sol La: ¿Por qué tenemos siete notas?” bakarrizketarekin; eta Daniel Eceizabarrenak (MSCA Postdoctoral Fellow en BCAM) “La largo de la costa y otros fractales” hitzaldiarekin
Iker Badiolaren hitzetan, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria, “BCAM Naukas matematikak ospatzeko, ikusgarriago egiteko eta gizarteari bere aplikazio ugarien inpaktua ezagutzera emateko ezinbesteko hitzordu gisa finkatu da”.
Bestalde, José Antonio Lozanok, BCAMeko zuzendari zientifikoak azpimarratu duenez, “gure zentroan lanean ari gara diziplinarteko ikuspegi batetik matematikaren ezagutzan aurrera egiteko. Honelako ekitaldiek erakusten dute matematikak egiten dion ekarpena berrikuntzari eta aurrerapenari”.
Related news
Zentroari buruz
ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
BCAM pertsonak
BCAM pertsonak