BCAMeko ikertzaile Verónica Álvarez Castrok irabazi du Inteligentzia Artifizialerako Espainiako Elkartearen Frances Allen saria, doktore-tesiagatik

 

  • Verónica Álvarez Castroren tesiak, 'Supervised Learning in Time-dependent Environments with Performance Guarantees', 2024ko deialdiko lehen saria jaso du.
  • Frances Allen sarien helburua da emakumeen ikusgarritasuna eta aintzatespena sustatzea adimen artifizialaren arloan.

Verónica Álvarez Castrok, BCAM Matematika Aplikatuko Euskal Zentroko  ikertzaileak, Adimen Artifizialerako Espainiako Elkartearen Frances Allen Saria irabazi du 'Supervised Learning in Time-dependent Environments with Performance Guarantees' doktore-tesiagatik. 2024ko deialdian emandako sari honek AAren arloan egindako lanaren bikaintasuna eta inpaktua aintzatesten ditu.

Aintzatespen horrek bere ikerketaren aparteko kalitatea ez ezik, denboran aldakorrak diren inguruneetan gainbegiratutako ikaskuntzaren arloan jakintzak aurrera egiteko ekarpen esanguratsua ere nabarmentzen du, errendimendu-bermeekin.

Frances Allen Sariak, Frances Allen konputazioaren aitzindari garrantzitsuaren omenez izendatuak, adimen artifizialaren arloan emakumeen ikusgarritasuna eta aintzatespena sustatzea dute helburu. Verónica Álvarez Castroren Doktoretza Tesiaren sariak IAko komunitate zientifikoan izan duen paper nabarmena eta etengabe eboluzionatzen ari den arlo horretan emakumeen ahalduntzeari egin dion ekarpena nabarmentzen ditu. Gainera, 350 euroko zuzkidura du.

Álvarez Castroren ikerketak gainbegiratutako ikaskuntzarako metodologiak ezartzen ditu, denborarekin aldatzen diren arazoen sekuentzia batetik abiatuta. Aldaketa horiek ohikoak dira hainbat aplikaziotan, hala nola spam iragazkietan, iruzurraren detekzioan eta energia-kontsumoaren iragarpenean. Adibidez, energia iragartzeko arazoan, kontsumoak, prezioa eta sorkuntza etengabe aldatzen dira denboran zehar, ohiturak eta klima aldaketak direla eta.

Bere tesiak denboran zehar jasotako arazo guztiei buruzko informazioa eraginkortasunez ustiatzen duten metodologiak ezartzen ditu, aldaketetara egokitzen dira eta errendimendu-berme teorikoak ematen ditu. Ekarpen horiek aurrerapen teoriko eta praktikoak eskaintzen dituzte ikaskuntza automatikoaren eta adimen artifizialaren arloan. Verónicak tesian egindako ekarpenak alorreko aldizkari eta hitzaldi ospetsuenetan argitaratu dira, hala nola "Probabilistic load forecasting based on adaptive online learning", IEEE Transactions on Power Systems-en argitaratua; 'Minimax classification under concept drift with multidimensional adaptation and performance guarantees', International Conference on Machine Learning (ICML); eta 'Minimax forward and backward learning of evolving tasks with performance guarantees', Advances in Neural Information Processing Systems (NeurIPS), .
 

Salamancako Unibertsitatean Matematikan lizentziaduna 2019an, Veronica doktoratu ondoko ikertzailea da gaur egun, BCAMeko Machine Learning lerroan. Hau ez da jasotzen duen lehen saria; izan ere, 'Probabilistic Load Forecasting Based on Adaptative Online Learning' bere artikulua IEE-Transactions on Power Systems aldizkarian argitaratu zen, Santiago Mazuelas eta José Antonio Lozano tesi-zuzendariekin batera, eta Ekarpen Aplikatu Onenaren saria jaso zuen, Gizarte Eremuan, Berrikuntzan edo Estatistikaren Esparruko Ezagutzaren Transferentzian eragina izan zuena, Estatistika eta Ikerketa Operatiboko Sozietatea (SEIO) -BBVA Fundazioa sarietan, 2022an.
 

"Eskerrak eman nahi ditut Frances Allen sari entzutetsua jasotzeagatik. Badakit Adimen Artifizialaren arloan nire ibilbidea nabarmen bultzatuko duela. Aitorpen horrek, nire dedikazioa eta lana balioesteaz gain, aniztasunak eta komunitate zientifikoan sartzeak duten garrantzia nabarmentzen du. Hunkituta nago sari honek niretzat zabaltzen dituen aukerekin, eta ahalik eta gehien aprobetxatzea espero dut, ikerketan aurrera egiten eta AAk aurrera egiten laguntzen jarraitzen dudan bitartean. Berriro ere, nire esker ona adierazi nahi dut ohore honengatik eta lorpen hau posible egin dutenen etengabeko babesagatik", adierazi du Álvarez Castrok.