Ikerketa

Proiektuak

BCAM Proiektu Bulegoa

Nola gertatu zen?

BCAMek, bere ikerketa lanetan, lehentasun estrategikoa ematen dio nazioarteko komunitateari, izan ere, gizartearen erronkak identifikatu, ulertu eta ebazteko ikerketa matematikoa sustatzea du helburu.

Behar honen ondorioz jaio zen BCAMen Proiektu Bulegoa. Bulego honen helburu nagusia da ikertzaileek eskualdeko, estatuko eta Europako programetan parte hartzeko behar dituzten baliabideak lortzea.

Ekintza eremuak - Zein da gure eginkizuna?

Bulegoak proiektu baten bizi ziklo osoa estaltzen duen zerbitzu integrala eskaintzen du: finantzaketa aukeren identifikaziotik hasi eta proiektuen plangintza, egikaritzea, jarraipena eta itxierara arte, barne hartuta kudeaketa ekonomiko eta administratibo efizientea. Beraz, laguntza eskaintzen die ikertzaileei alderdi hauetarako:

  • Ideiak eta finantzaketa aukerekin konektatzea eta karrera profesionala garatzeko aholkularitza.

  • Proposamenen diseinu eta aurkezpena, lotutako dokumentazioarekin batera.

  • Akordioak eta kontratuak bilatzeko laguntza.

  • Proiektuen abiaraztea.

  • Proiektuen monitorizazio eta kontrola.

  • Proiektuen justifikazioa eta auditoretzak (behar denean).

  • Proiektuaren garapenarekin lotutako gainerako kudeaketa.

Gure taldea - Nor gara gu?

Bulegoak zeharkako izaera dauka eta profil desberdinak dituzten hiru profesionalek osatutako diziplina anitzeko taldea da. Profesional hauek zentroko talde zientifikoari proiektuak kudeatzen lagundu eta kudeaketa hori errazteko helburuarekin lan egiten dute eta, ahalegin horretan, BCAMeko gainerako talde administratiboaren laguntza jasotzen dute.

  • Proiektuen kudeaketa:
    Miguel Ángel Benitez Lozano- Proiektu kudeatzailea
    Ainara Gonzalez Blanco- Proiektu kudeatzailea
    Nerea Mena Bikandi- Proiektu burua

  • Talentua erakartzeko kudeaketa:
    Idoia Hernandez- Kudeaketa laguntzailea
    June Fuentes- Praktiketako langilea

  • Justifikazio ekonomikoak eta auditoretzak:
    Irantzu Elespe- Kudeaketa laguntzailea
    Asier Sojo- Kudeaketa laguntzailea
    Josu Diaz- Praktiketako langilea

  • Programen alderdi juridikoak:
    Oriana Elejalde- Kudeaketa laguntzailea

  • Programen komunikazioa eta hedapena:
    Olatz Aretxabaleta- Komunitate kudeatzailea
    Esti Gutierrez- Komunitate kudeatzailea

Main Research Programmes

BERC Programa 2022-2025

Duration: 2022/01/01 - 2025/12/31
Funded by: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco / Basque Government
Host institution: BCAM
Principal investigator: Jose A. Lozano
Budget: 4,780,204€

"Severo Ochoa” Bikaintasun Egiaztagiria

Duration: 2023/01/01 - 2027/12/31
Funded by: Espainiako Gobernua - AEI
Host institution: BCAM
Principal investigator: Luis Vega
Budget: 4,000,000€

Research Projects