20th anniversary of the lecture series Mathematics in everyday life
Bidebarrietako liburutegiak antolatuko ditu aurten ere hitzaldiak maiatzaren 4tik, osteguna, maiatzaren 25era.
Bidebarrietako liburutegia berriz ere matematiken topagune bihurtu da, “Eguneroko bizitzako matematikak” konferentzia zikloari esker. Aurten, ekimenaren 20. urteurrena izango da. Basque Center for Applied Mathematics – BCAMek edizio berri honen antolaketan parte hartuko du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU), Bilboko Udalarekin eta Radio Euskadirekin batera. Hitzaldiak ostegunero izango dira, 19:00etan, maiatzaren 4tik 25era arte.
Lehenengo hitzaldia Iñigo Ibaibarriaga Moja musikariak (Laboratorio Klem) eta Raul Ibañez (UPV/EHU) matematikariak emango dute, aurkitu diren Tom Johnson musikagilearen objektu matematikoen inguruan, maiatzaren 4an, osteguna. Egun horretan, Tom Johnsonen piezak interpretatuko dituen Ensemble Expentia taldearen kontzertu batekin hasiko da hitzaldia.
Maiatzaren 11n Zinemaren matematikak izango ditugu mintzagai, matematikaria eta idazlea den Jose María Sorando Muzasen eskutik.
Carlos Vinuesa del Río mago eta matematikariak (IES Villa de Valdemoro, Madril) magia eta matematikak hurbilduko dizkigu maiatzaren 18an, osteguna.
Hitzaldi zikloa amaitzeko, maiatzaren 25ean, Raul Ibañezek José María Yturralde López elkarrizketatuko du, bere arteari eta matematikekin duen loturari buruz solasean aritzeko.
Sarrera doakoa izango da tokiak bete arte eta ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahalko dira Bidebarrieta Kulturgunearen YouTube kanalean.
Related news
Zentroari buruz
BCAMek adimen artifizialaren potentziala nabarmentzen du Innobasqueren Global Innovation Day 2024n
Zentroari buruz