BCAM IBERDROLAREKIN LANKIDETZAN ARITUKO DA INNOVATION DATA SPACE PROIEKTUAN
-
Proiektua Global Smart Grids Innovation Hub (GSGIH) lankidetzako lan ingurunean kokatzen da. BCAMek 2021az geroztik parte hartzen du esparru horretan.
-
GSGIHren lankidetza eremuen artean dago Innovation Data Space (“i-DS”), Adimen Artifizialaren bitartez banaketa sareen zerbitzua hobetzeko datuen balio erauzketa arindu eta bultzatu nahi duena.
-
BCAMek i-DS eremuan planteatzen diren erabilera kasuen garapenean parte hartuko du. Zehazki, BCAMen lana BT (Behe Tentsio) sarearen eskariaren iragarpena egitea izango da proiektu honetan.
BCAM Iberdrolarekin lankidetzan arituko da Innovation Data Space (i-DS) proiektuan. Lankidetza hori posible egiteko, hitzarmena sinatu egin dute Global Smart Grids Innovation Hub (GSGIH) ekimenaren esparru barruan. GSGIH lankidetzako lan ingurunea da eta BCAMek 2021az geroztik parte hartzen du bertan, beste hornitzaile, enpresa, teknologia zentro eta unibertsitate batzuekin batera, berrikuntza sareen banaketa zerbitzua hobetzeko eta sarearen gaitasun eta efizientzia areagotzeko palanka moduan erabiltzeko helburuarekin, hartara energia berriztagarrien integrazio eta ekonomiaren elektrifikazio handiagoak lortuta.
GSGIHren lankidetza eremuen artean dago Innovation Data Space (i-DS), Adimen Artifizialaren bitartez banaketa sareen zerbitzua hobetzeko datuen balio erauzketa arindu eta bultzatu nahi duena. BCAMek i-DS eremuan planteatzen diren erabilera kasuen garapenean parte hartuko du.
Zehazki, BCAMen lana BT (Behe Tentsio) sarearen eskariaren iragarpena egitea izango da proiektu honetan. Horretarako, etorkizuneko kontsumo eta ekoizpen egoeren iragarpenean oinarritutako kudeaketa hobekuntzak egingo ditu, BT sareren plangintzari lotutako iragarpen prozesuko jarduketak eta inbertsioak lehenesteko.
Hau ez da bi erakundeak lankidetzan arituko diren lehen aldia. Esaterako, BCAMek Iberdrolaren zuzendaritzapeko “IA4TES - Inteligencia Artificial para la Transición Energética Sostenible” proiektuan parte hartzen du, Adimen Artifizialeko I+G Misioen Programaren baitan, Espainiako 2025 Agenda Digitalaren eta Adimen Artifizialeko Estrategia Nazionalaren esparruan. Proiektu hori 2022an hasi zen, Espainiari eman zizkioten bost proiektuetako bat izan zen eta 12,5 milioi eurotik gorako dirulaguntza jasotzen du.
Adimen Artifizialaren teknologiek sektore elektrikoari eskaintzen dizkioten irtenbideak aztertzea du helburu nagusi, sistema elektrikoaren paradigma berria sortuta.
BCAMen aldetik, Santiago Mazuelas, BCAM eta Ikerbasque-ren Ramón y Cajal ikertzailea, eta Vincenzo Nava, BCAM eta Tecnalia Research & Innovation-eko ikertzaile aditua, izango dira lana koordinatzearen arduradunak.
Related news
Zentroari buruz
BCAMek adimen artifizialaren potentziala nabarmentzen du Innobasqueren Global Innovation Day 2024n
Zentroari buruz