BCAMek adimen artifizialaren potentziala nabarmentzen du Innobasqueren Global Innovation Day 2024n

  • BCAM eta BAIC izan dira Global Innovation Day 2024 ekitaldiko protagonistetako bi, Innobasquek Euskadin berrikuntza sustatzeko antolatu duen ekitaldian.

Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, BAICekin (Basque Artificial Intelligence Center) eta BCAMekin (Basque Center for Applied Mathematics) batera, Euskal Autonomia Erkidegoan garatutako adimen artifizialeko eta adimen artifizial sortzaileko konponbideen kasu praktikoak aurkezteko deialdia egin du 2024an. Ekimen hau Global Innovation Day 2024ren barruan zegoen, euskal ekosistema berritzailearentzat funtsezkoa den urteroko ekitaldia, azaroan izango dena.

Horrela, azaroaren 4an, Azkuna Zentroak -Alhóndiga Bilbao jardunaldi hau hartu zuen berrikuntzaren euskal ekosistemako eragileek, ikasleek eta gizarte- eta enpresa-esparru desberdinetako ordezkariek adimen artifizialaren oraina eta etorkizuna aztertu zuten Innobasquek urtero antolatzen duen topaketa honetan.

José Antonio Lozano BCAMeko zuzendari zientifikoa eta UPV/EHUko irakaslea elkarrizketatu zuten, adimen artifizial sortzaileak gaur egungo gizartean duen eragina aztertzeko. Lozanok honela deskribatu zuen teknologia hori: aukera-iturri mugagabea da, baina ez du arrisku fisikorik, eta haren garapena ikuspegi publikoagoetatik kudeatzeko beharra nabarmendu zuen. Kezkagarria da aurrerapen hori gehienbat konpainia handien esku egotea, estatuen esku egon beharrean.


Bestalde, Verónica Álvarez eta Onintze Zaballa BCAMeko ikertzaileek berrikuntza matematikoa eraman zuten unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasle-taldeetara, guztira, Euskal Herri osoko 125 ikasleri. BCAMeko bi ikertzaileek energia-kontsumoa iragartzeko algoritmo aurreratu bat aurkeztu zieten, etengabe eguneratutako ehunka eredu eta informazio berriena konbinatzen dituena. Ikuspegi horrek, iragarpenak zehatzak eta datu errealekin lerrokatuak izatea ziurtatzeaz gain, energia-eskariaren ziurgabetasuna kuantifikatzea ere ahalbidetzen du, zenbatespenen fidagarritasuna hobetuz.


Honelako esku-hartzeekin, BCAMek erronka globalei aurre egiteko matematika aplikatuaren erabilerarekiko konpromisoa berresten du, eraldaketa energetikotik adimen artifizialaren inpaktu etikoraino, eta berriro ere, Euskal Autonomia Erkidegoko komunitate zientifikoaren funtsezko eragileetako bat da.


 

GLOB