BCAMek eta Sussexeko Unibertsitateak indarrak batu dituzte ikerketa eta hezkuntza matematikoan
- Zentroa lankidetzan arituko da Sussexeko Unibertsitatearekin hezkuntza eta ikerketa matematikoaren alorretan, ikasle eta ikertzaile trukea sustatuz
Prof. Robin Banerjee, Sussexeko Unibertsitateko Partaidetza Global eta Zibikorako errektoreorde laguntzailea, eta José Antonio Lozano, Matematika Aplikatuen Euskal Zentroko – BCAM zuzendari zientifikoa, izan dira bi erakundeen arteko nazioarteko kooperazioak duen garrantzia azpimarratzen duen lankidetza hitzarmena izenpetu dutenak.
Hitzarmen horrekin, Sussexeko Unibertsitateak eta BCAMek matematika aplikatuen ezaguera, ikerketa eta hezkuntza sustatuko dituen lankidetza oparo baten oinarriak ezarri dituzte, ezagueraren aurrerapenean lagundu eta mundu osoko ikerketa matematikoaren abangoardian duten lekua indartzearekin batera.
Era berean, baterako ikerketa jarduerak eta programa akademikoetako kooperazioa sustatuko dira, bai eta bi erakundeen arteko ikasle trukeak, bisitari programak, langile trukeak eta elkarrekiko bisitak ere.
Ingalaterrako erakundearekiko lankidetza Sussexeko Unibertsitateak koordinatzen duen eta BCAM onuradunen artean duen “Bayesian Models and Algorithms for Fairness and Transparency” proiektuan islatzen da. Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC, ingeleseko akronimoaren arabera) Starting Grant batekin finantzatu da proiektua eta bere helburu nagusia ikaste automatikoko teknologiekin lan egiten duten enpresei tresna espezifikoak hornitzea da, DBEOaren eta antzeko legeen bereizkeriaren aurkako printzipioak bete ditzaten..
Sussexeko Unibertsitateko kideak lankidetza estuan arituko dira Severo Ochoa Strategic Lab on Trustworthy Machine Learning BCAM laborategiarekin, Sussexeko Unibertsitateko Prof. Novi Quadrianto eta BCAMeko zuzendari zientifikoa den Jose A. Lozanoren zuzendaritzapean.
Sussexeko Unibertsitatea bederatzigarren tokian ageri da Erresuma Batuko unibertsitate ospetsuenen sailkapenean eta horrek argi uzten du erakundearen ikerketaren inpaktu eta kalitate handia. 2023ko ekainean, Unibertsitatea mundu osoko 50 unibertsitate onenen artean eta Erresuma Batuko hamargarren postuan aipatu zuten ere, Times Higher Education 2023 sailkapenen arabera.
Related news
Zentroari buruz
BCAMek adimen artifizialaren potentziala nabarmentzen du Innobasqueren Global Innovation Day 2024n
Zentroari buruz