BCAMek "Kalkulu zatikatua, probabilitatea eta operadore ez-lokalak: aplikazioak eta garapen berriak 2024" workshoparen edizio berri bat egingo du

  • Workshop-a Bilboko Basque Centre for Applied Mathematics (BCAM) zentroan izan zen maiatzaren 20, 21 eta 22an.

Basque Center for Applied Mathematics – BCAMek Fractional Calcullus, Probability and Non-Local Operators: Applications and Recent Developments 2024 workshopa antolatu du maiatzaren 20, 21 eta 22an, BCAMen Bilboko egoitzan, aurrez aurre. 2013an hasitako workshop sortaren zortzigarren edizio honetan, PRIN2022 MUR Dinámica no Markovianas eta ekuazio ez-lokalak proiektuaren lehen bilera egin da.


Workshopak Kalkulu Zatikatuaren, Probakortasunaren eta Operadore Ez Lokalen Analisiaren adar eta intersekzio askotan izen handia duten ikertzaile adituak bildu zituen.
Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua, Espainia, Holanda, Errumania, Kroazia eta Mexikoko 22 hizlarik parte hartu zuten ekitaldian. Ekitaldi osoan zehar, poster-saioetarako tartea ere egon zen, non ikertzaileek beren lanen planteamendua erakutsi eta gainerako parte-hartzaileekin partekatzen zuten.


Workshopa Espainiako AEIk finantzatzen du partzialki, "Excelencia Severo Ochoa" proiektuen bidez (Erref. CEX2021-001142-S), "Analisi harmonikoa eta ekuazioekiko aplikazioak deribatu partzialetan" (Erref.: PID2020-113156GB-I00), eta "Ekuazio diskretuen eta grafikoen analisia" (Erref. CNS2023-143893); Eusko Jaurlaritzak BERC2022-2025 proiektuaren bidez; Università di Torinoko "G. Peano" Dipartimento di Matematikak "Dinámica no Markovianas y ecuaciones no locales" proiektuaren bidez (Erref. 202277N5H9) eta PRIN2022, MIUR; eta Japan Society for the Promotion of Science elkartearen eskutik.

FCPNLO 2024FCPNLO