BIDAS workshop-a BCAMera itzuliko da

  • Bosgarren Bilbao Data Science workshop-a 2023ko ekainaren 8an eta 9an egingo da

Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak - BCAM antolatuko du Bilbao Data Science (BIDAS) lantegiaren 5. edizioa. Workshop honetan Datuen Zientziarekin lotutako hainbat gai jorratuko dira; bereziki, estatistika aplikatuaren eta ikaste automatikoaren ingurukoak. Aurten, ekitaldia 2023ko ekainaren 8an eta 9an izango da, BCAMen Bilboko egoitzan.

Aurreko edizioen ildo beretik, jardunaldietan, guztira, bost saio antolatuko dira. Saio bakoitzean, lehen mailako Europako erakunde bateko hizlari nagusi batek ordubeteko hitzaldia emango du eta, ondoren, 30 minutuko bi hitzaldi gonbidatu eskainiko dira. Ostegun arratsaldean, ikertzaile gazteen poster saio bat antolatuko da eta Best Poster Award saria emango da.

Hona hemen hizlarien zerrenda:

  • Jesse Read, École Polytechnique (Frantzia)
  • Dolores Romero Morales, Copenhagen Business School (Danimarka)
  • Manuel Gomez Rodriguez, Max Planck Institute for Software Systems (Alemania)
  • Jean-Michel Loubes, Université de Toulouse (Frantzia)
  • Annalisa Appice, University of Bari Aldo Moro (Italia)
  • Dae-Jin Lee, IE University (Espainia)
  • Alicia Troncoso, Universidad de Pablo Olavide (Espainia)
  • Emilio Carrizosa, Universidad de Sevilla (Espainia)
  • Jerónimo Hernández-González, Universitat de Barcelona (Espainia)
  • María Dolores Ugarte, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Espainia)
  • María Xosé (Coté) Rodríguez, Universidade de Vigo (Espainia)
  • Eustasio del Barrio, Universidad de Valladolid (Espainia)
  • Jose Ramón Berrendero, Universidad Autónoma de Madrid (Espainia)
  • Beatriz Remeseiro, Universidad de Oviedo (Espainia)
  • Wenceslao González Manteiga, Universidade de Santiago de Compostela (Espainia)

Izen ematea dagoeneko zabalik dago, maiatzaren 26ra arte, eta posterrak apirilaren 14tik maiatzaren 15era aurkeztu ahalko dira.

Informazio gehiago: https://www.bcamath.org/events/bidas5/en/

Aurreko BIDAS edizioei buruz

Lehenengo BiDAS lantegia 2016ko abenduaren 19an eta 20an egin zen, bigarren BIDAS edizioa 2017ko azaroaren 17an eta 18an antolatu zen, hirugarrena, 2018ko azaroaren 8an eta 9an, eta laugarren BiDAS lantegia 2019ko azaroaren 7an eta 8an izan zen.  Bisitatu aurreko BIDAS edizioen webguneak: BiDAS 2016, BiDAS 2017, BiDAS 2018, BiDAS 2019.