IKUR QUANTUM TALKS | Bell-en ezberdintasunak: jakin-minetik segurtasunera

Data: Or, Mar 8 2024

Ordua: 19:00

Lekua: Bidebarrieta Auditorioa, Bilbao

Hizlariak: Artur Ekert (University of Oxford)

Erregistroa: Streaming and questions for the talk

Artur Ekert irakasleak Bell-en ezberdintasunek teoria kuantikoaren arloan izan duten ibilbide liluragarria azalduko du. John Bell-ek 1964an egindako lan nagusietan oinarrituta, ezberdintasun hauek teoria kuantikoaren osotasunaren proba gisa sortuak dira. Hasierako eszeptizismoari jarraiki, John Clauser eta Alain Aspect bezalako figurek ondoren gidatutako esperimentuek, Bell-en ezberdintasunen urraketa frogatu zuten, azterketarako perspektiba berriak irekiz. Ekert-ek, bere lan aitzindarian oinarrituta, ezberdintasun hauek gogoeta filosofiko izatetik tresna praktiko izatera nola pasa ziren azalduko du, batez ere kriptografiaren esparruan. Bere aurkezpenak teoria kuantikoaren potentzial eraldatzailea nabarmenduko du, ez bakarrik fisika teorikoan, baita komunikazio seguruko protokoloen iraultzan ere.

Hitzaldiaren ondoren, Luz Roncal, BCAMeko Ikerbasque ikerlariak elkarrizketa egingo dio eta solasaldia bideratuko du publikoarekin. Teknologia kuantikoen bultzada dela eta, buzoi bat bideratu da hiritarrek galderak egiteko aukera izan dezaten.


Hitzaldiaren hizkuntza Ingelesa izango da, itzulpen zerbitzua izango du euskara eta gaztelaniara, eta streaming bitartez ere jarraitu ahal izango da hurrengo estekan: https://www.youtube.com/watch?v=X8hFjSe8CNg


IKUR Hitzaldi Kuantikoak Donostia International Physics Center (DIPC), Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) erakundeek antolatzen dituzte, teknologia kuantikoen oinarri zientifikoa eta ahalmena ezagutarazteko. Bilbon eta Donostian programatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak bultzatutako IKUR estrategiaren barruan kokatzen dira, Plan Osagarrien bidez NextGenerationEU funtsen laguntzarekin (PRTR-Cl7.I1).

 

Antolatzaileak:

DIPC, UPV/EHU, BCAM

Hizlari baieztatuak:

Artur Ekert

Artur Ekert kriptografia kuantikoaren alorrean pertsona nabarmena da. Bere ikerketak informazio kuantikoaren prozesamenduaren hainbat alderdi hartzen ditu baitan. Bere diziplinarteko ikuspuntua fisika kuantika teorikoa eta esperimentala, informazioa eta informazioaren teoria baitan hartzen ditu, etorkizun handiko ondorioekin funtsesko fisikan zein aplikazio komertzialetan. Bere ekarpenak, kriptografia kuantikoarean bidez komunikazio segurua lortzeko bidea erraztu dute, zibersegurtasunaren etorkizunaren ikuspuntua eskainiz, konputagailu kuantikoen berehalako iritsierarekin.

Lotutako ekitaldiak

Ez da ekiltaldirik aurkitu.

Ez da ekiltaldirik aurkitu.