José Antonio Carrillo irakasleak Echegaray 2022 Domina jaso du
- Errekonozimendu hori Espainiako sari zientifiko zaharrena da eta Espainiako Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiak ematen duen garrantzitsuena
Espainiako Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiak (RAC) José Antonio Carrillo irakasleari eman dio bi urtez behin entregatzen den sari hori, Espainiako zaharrena eta akademiak ematen duen garrantzitsuena dena.
Saria emateko proposamenean, Carrillo irakaslearen matematika puruen eremuko lan zientifikoaren kalitatea goraipatu da, deribatu partzialetako ekuazioetatik hasi eta zientzia aplikatuaren zenbait alorretara. Izen handiko sariak irabazi ditu bere ikerketekin. Era berean, zenbait ekimenetan izandako eginkizun nabarmena ere goraipatu da, hala nola mundu osoan egiten den International Conference for Industrial and Applied Mathematics (ICIAM) 2023 edo zenbait Europako erakunde (European Mathemathics Society, European Academy of Sciences, Section Mathematics).
José Antonio Carrillo irakasleak doktoregoa lortu zuen Granadako Unibertsitatean, 1996. urtean, eta fisikaren ekuazio diferentzialen alorrean garatu du bere karrera, batez ere difusio ez linealeko ekuazioen, ekuazio zinetikoen eta aldakuntzen kalkuluaren eremuan. Bereziki aipagarria da fisikan eta probabilitatean oinarritutako teknika berritzaile eta delikatuen ezaguera sakona. 2012tik 2020ra, Londreseko Imperial College unibertsitateko irakasle izan zen. Azken urteotan, funtsezko ekarpenak egin ditu biologia matematikoaren moduko alorretan, alderdi teoriko zein konputazionalean.
José Antonio Carrillo irakaslea “BCAM Severo Ochoa Biologia Matematikoko Ekuazio Diferentzial Partzialen Modelatze Laborategi Estrategikoaren” zuzendaria da, modelizazio matematikoa diziplina anitzeko aplikazioekin koordinatzeaz arduratzen den Elena Akhmatskaya irakaslearekin (BCAM) batera.
Lan hauek eta nazioarteko mailan azkenaldian lortu duen izen ona, bere doktorego maisutza luzearekin batera, ezinbestekoak izan ziren Oxford Unibertsitateko (Erresuma Batua) Mathematical Institute institutuko katedra lortzeko, 2020. urtean.
Related news
Zentroari buruz
BCAMek adimen artifizialaren potentziala nabarmentzen du Innobasqueren Global Innovation Day 2024n
Zentroari buruz