Lehendakariak BCAM, BCBL eta BC3 Bikaintasun eta Oinarrizko Ikerketarako Zentroetako arduradunei harrera egin die
- Bilera hori hiru BERC zentroen 15. urteurrena dela eta antolatu da.
Jokin Bildarratz Kontseilariarekin batera, Lehendakariak gaur goizean egin die harrera BCAM, BCBL eta BC3 Bikaintasun eta Oinarrizko Ikerketarako Zentroetako arduradunei, Hezkuntza Sailaren BERC (Basque Excellence Research Center) sarea osatzen duten hiru zentro hauen 15. urteurrena goraipatzeko.
Bileran, ikerketa zentroen bikaintasuna eta gizartearen alde egiten duten lana azpimarratu dira. Bestalde, bereziki nabarmendu dute ere BCAMek pandemian zehar egindako lana.
Basque Center for Applied Mathematics – BCAM zentroak matematika aplikatuaren eremuan garatzen du bere ikerketa lana. Gaur egun, 25 nazionalitatetako 150 ikertzaile baino gehiago ditu. Hiru aldiz jarraian jaso du “Severo Ochoa” bikaintasun zentroaren ziurtagiria. Estatuko Ikerketa Agentziak ematen duen ziurtagiri horrek beren alorreko munduko ikerketa erakunde onenak goraipatzen ditu.
Basque Centre for Climate Change – BC3 zentroa 2008an sortu zen eta, gaur egun, 100 langiletik gora ditu ikertzaile eta teknikarien artean. Bere helburua erabakiak hartzeko ezaguera esanguratsuen baterako ekoizpena sustatzea da, betiere klima aldaketaren ingurumen alderdia, alderdi sozioekonomikoa eta alderdi etikoa kontuan hartuta.
Basque Center on Cognition, Brain and Language – BCBL kognizioa, garuna eta lengoaia aztertzen dituen diziplina arteko nazioarteko ikerketa zentroa da. Gaur egun, 100 ikertzailetik gora ditu 12 ikerketa taldetan lanean.
Related news
Zentroari buruz
BCAMek adimen artifizialaren potentziala nabarmentzen du Innobasqueren Global Innovation Day 2024n
Zentroari buruz