Matematikhariak BCAMen hasiko da

 

  • BCAM-Naukas Pi Day eta Elhuyar Zientzia erakundeak antolatutako Bizilabe eta Parekoen Topaketa programetako gazteak izan dira BCAMen egindako STEAM Week asteko parte hartzaileak

Matematikhariak abian jarri da Matematika Aplikatuen Euskal Zentroan - BCAM, STEAM zientzien dibulgazioan oinarritutako programa moduan. Pasa den astean zehar, BCAMek BCAM-Naukas 2023 Pi-ren egunean parte hartu zuen, Bizilabe programako gazteen bisita jaso zuen eta, azkenik, Parekoen Topaketa jardueran parte hartu zuen, azken bi hauek Elhuyar Zientziaren eskutik. Hiru jarduera horiek zentroak duen matematikak gizarteari hurbiltzeko eta gazteenen bokazio zientifikoa pizteko konpromisoaren esparruan kokatzen dira.

Martxoaren 14an antolatu zen BCAM-Naukas 2023 Pi-ren eguna jardunaldian, Verónica Álvarez Machine Learning ikerketa taldeko doktoregoko ikasleak eta Miguel Camarasa Linear and Non-Linear Waves taldeko doktoregoko ikasleak parte hartu zuten. Biek hitzaldia eskaini zuten konferentzia laburretan, “¿Pueden las máquinas cambiar de opinión a lo largo del tiempo?” eta “Cómo calcular el número π a hostias” izenburupean, hurrenez hurren.

Bizilabe programako gazteek martxoaren 15ean bisitatu zuten zentroa, Ainhize Barrainkua (Machine Learning taldea) eta Anton Uranga (Modelling and Simulation in Life Material Sciences taldea) doktoregoko ikasleen eskutik. Bisitan, 10 eta 14 urte arteko haurrek lantegi zientifikoetan parte hartu zuten, gure eguneroko bizitzan ikus ditzakegun matematikak ezagutzeko.

Martxoaren 17an egin zen Parekoen Topaketa jardunaldian, Cristina Galánek, Applied Statistics taldeko doktoregoko ikasleak, parte hartu zuen, emakumezko erreferenteak sortzeko eta zientzia eta teknologiaren inguruko lanbideen errealitatea gazteei hurbiltzeko helburuekin.

lozano naukasVeronica Alvarez NAUKASMiguel Camarasa Naukasbizilabe BCAMParekoen topaketa