Transmath LTC Mugaz Haraindiko laborategiaren erronkak etorkizunera begira

  • Transmath-en helburua ikerketaren bikaintasuna eta berrikuntza sustatzea da, mugaz haraindiko ikerketari esker, Euskampusen Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa lankidetza estrategiaren esparru barruan.

 

 Transmath, Matematiketarako Mugaz Haraindiko Lankidetza Laborategia, 2018an eratu zuen Euskampus - Bordeaux ekimenaren LTC lankidetza laborategien sareak. Lankidetza horrek esparru instituzional bat sortu nahi du Euskal Herriko eta Bordeleko ikerketa taldeek elkarrekin lan egin dezaten. Transmath LTC laborategiko ikertzaile nagusiak dira David Lannes irakaslea (Centre National de la Recherche Scientifique - CNRS) Bordelen eta Luis Vega (Basque Center for Applied Mathematics – BCAMeko Linear and Non-Linear Waves taldeko burua) Euskal Herrian.

2022an, Transmath Mugaz Haraindiko Lankidetzako Laborategiak, talentua erakartzeko ahaleginean, bi doktoregoko ikasleren baterako tutoretzak egin ditu, Baddredine Benhelall (UPV/EHU- Bordeaux) eta Mahdi Zreik (Bordeaux – UPV/EHU), Luis Vegaren (UPV/EHU-BCAM) eta Vincent Bruneau-ren (Bordeleko Unibertsitatea) gainbegiratzearekin. Era berean, Xingui Li doktorego ondoko ikertzailea kontratatu zuen. Azken urte honetan, Hydrodynamics of Wave Energy Converters (HYWEC) workshop lantegia antolatu du JRL – ORE laborategiarekin batera, eta baita ENLIGHT-TRANSMATH topaketa ere, biak Bilbon. Laborategiaren jarduera guztia Transmath logotipoan eta 2022an abian jarri zen webgunean islatu da.

2023 honetan, Yann Borroux doktorego ikaslea iritsi da Transmath taldera, Aingeru Fernandez-Bertolin (UPV/EHU) eta Philiphe Jaming-en (Bordeleko Unibertsitatea) baterako tutoretzapean. Transmath LTC laborategiak 2023rako gainditu beharko dituen erronken artean daude doktorego ondoko lanpostuetarako talentua erakartzea eta bi unibertsitateen baterako gainbegiratzea duten doktorego ikasleak erakartzea. Nazioartekotzearen aldetik, internship eta ikerketa teknikariak erakarri nahi dira Bordeleko Unibertsitaterako, workshop eta konferentziak antolatu eta ikertzaile bisitariekin sinergiak osatzeaz gain. Azkenik, epe laburrerako erronketako bat JRL-AI (Joint Research Lab on Artificial Intelligence) Adimen Artifizialeko Lankidetzako Ikerketa Laborategiarekin lankidetza sustatzea da.

Transmath taldeak kide ikertzaile hauek ditu Bilbon: L. Fanelli (EHU), R. Lucá (BCAM), L. Vega (EHU/BCAM), A. Zarnescu (BCAM), N. López de la Calle (EHU-CFAA), J. Del Ser (TECNALIA-BCAM), M. Barton (BCAM), D. Pardo (EHU-BCAM), V.Nava (BCAM-Tecnalia).

Eta beste hauek Bordelen: Vincent Bruneau (UB), David Lannes (UB), L. Michel (UB), M. Paicu (UB), P. Jamming (UB), M. Parisot (INRIA), M. Ricchiuto (INRIA), E. Vigmond (UB), O. Larre (ESTIA), T. Ahmed (UB).