BCAM-EK ETA TRIESTEKO UNIBERTSITATEAK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE NAZIOARTEKO LANKIDETZA AKADEMIKOA BULTZATZEKO
- Hitzarmen horrekin, baterako ikerketa jardueren garapena, programa akademikoetako kooperazioa eta ikasle truke eta bisitarien programak sustatuko dira.
Helburu nagusia goi mailako hezkuntzaren nazioartekotzea eta abangoardiako ikerketaren sustapena ahalbidetzea da, eta xede horrekin sinatu dute lankidetza hitzarmena Triesteko Unibertsitateko Matematika, Informatika eta Geozientzien Departamentuak eta BCAMek. Hitzarmenak erraztu egingo du bi erakundeen arteko ikasle eta ikertzaile trukea, hartara beren baterako ahaleginak indartuz, ezagueraren eta bikaintasun akademikoaren bidean aurrera egiteko.
Era berean, baterako ikerketa jarduerak eta programa akademikoetako kooperazioa sustatuko dira, bai eta ikasle trukeak eta bi erakundeen elkarrekiko bisitak ere.
Bikaintasun akademikoa eta berrikuntza sustatzen dituen giro egokia sortzeko konpromisoa hartu dute bi erakundeek, eta hitzarmen hau aurrerapauso irmoa izango da ahalegin horretan. Triesteko Unibertsitatearen eta BCAMen arteko nazioarteko lankidetzak ezagueraren aurrerapenean eta ikerketa matematikoaren abangoardiako profesional adituen garapenean lagunduko du.
Related news
Zentroari buruz
BCAMek adimen artifizialaren potentziala nabarmentzen du Innobasqueren Global Innovation Day 2024n
Zentroari buruz