BCAM-ek 'Pint of Science' zientzia dibulgazio jaialdiaren edizio berrian parte hartuko du

  •  'Pint of Science' jaialdiak 24 hitzaldi eskainiko ditu Bilboko lau tabernatan maiatzaren 13tik 15era, sarrera doan dela.
  • Daniela Moreno eta Miguel Camarasa, BCAMeko doktoretza ikaslea, Bilboko Kubrick tabernan izango dira maiatzaren 13an eta 14an, hurrenez hurren

BCAMek Bilboko 'Pint of Science' zientzia dibulgazioko jaialdiaren edizioan parte hartuko du aurten ere. Ekitaldia BCMaterialsek koordinatzen du, eta hiriko lau tabernatan egingo da (Davinci, Kubrick, Hika Ateneo eta Geuria! San Mames). Guztira 24 hitzaldi izango dira maiatzaren 13tik 15era.

'Pint of Science' programaren helburua adin guztietako jendeari bere inguruan egiten den ikerketa zientifiko eta teknologikoaren berri ematea da, kasu honetan, Bizkaiko probintzian. Horrela, lurraldeko ikerkuntza-zentro garrantzitsuenetako batzuen ikertzaileei hitzordua emango die: Achucarro, Azti BC3, BCAM, BCMaterials, IIS BioBizkaia – Biocruces, Biofisika Institutua, CICbioGune, Tekniker, Deustuko Unibertsitatea eta UPV/EHU.

Hitzaldiei dagokienez, 'Pint of Science' programak gai ugari biltzen ditu: fisika, kimika, ingurumena, teknologia, konputazioa, adimen artifiziala, biomedikuntza edo bioteknologia.

BCAMen aldetik, Daniela Morenok eta Mikel Camarasak parte hartuko dute jaialdian, biak BCAMeko doktoretza ikasleak. Danielaren txanda astelehenean izango da, hilak 13, 'NanoUnibertso baten modelizaziora bidaia'-rekin; eta Mikelek 'Zergatik ez dute matematikariak ligatzen?', asteartean, hilak 14anKubrick tabernan izango dira biak, 19: 00etan.

Hauek izango dira 'Pint of Science Bilbao 2024'ren egoitzako tabernak:

- Geuria! San Mames Gaia: Buru zoragarria eta Gure gorputza.
- Hika Ateneo. Gaia: Atomoetatik izarretara
- Kubrick Bar. Gaia: Tech me out!
- Davinci Bilbao. Gaia: Planeta Lurra.

Programa osoa esteka honetan dago: https://pintofscience.es/events/bilbao

 

pint of science