BCAM-en mentoring programak, Batera, bere laugarren edizioari emangio dio hasiera martxoan 16 parte-hartzailerekin

  • BATERA, BCAMen Mentoring Programaren helburu nagusia da gazte ikertzaileei laguntzea karrera-helburuei, gaitasunei eta aukera profesionalei buruzko hausnarketan.
     
  • Programa martxotik ekainera bitartean garatuko da.

BCAMek Batera mentoring programaren laugarren edizioa jarriko du martxan, martxoaren 1ean.

Hiru hilabetez, 2024ko ekainera arte, mentorez eta ikastunez osatutako lau bikotek ekimen honetaz gozatu ahal izango dute. Ekimen honek fokua jartzen du gazte ikertzaileei beren karrera-helburuen, gaitasunen eta garapen profesionalerako aukeren inguruan sor daitezkeen hausnarketetan laguntzean.

Batera-k, horrela, profesionalen (mentoreen) belaunaldien arteko sare bat eraiki nahi du, hasierako fasean dauden ikertzaileei laguntzeko asmoz, beren karreretan aurrera nola egin behar duten aholkatu eta lagunduko diena, beren karreraren fase desberdinetan ikertzaileen arteko sinergiak, lankidetza eta elkar aberastea sustatuz eta, horrela, ezagutzak eta esperientziak trukatzen lagunduz. Hori guztia elkarrizketa ireki eta jarraitu baten bidez. Ekimen honen bidez, hainbat egoerari nola aurre egiten zieten jakiteko tresnak garatzen dira, edo ikerketaren egunerokotasuna jasaten lagunduko duten ikuspuntuak trukatzen dira.

BCAMek 2022an jarri zuen abian programa hau, eta ordutik 34 pertsonak parte hartu ahal izan dute.