BCAMeko zenbait emakume ikertzailek Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguneko ekimenetan parte hartu dute
- Otsailaren 11 da Nazio Batuen Erakundeak neska eta emakumeen STEM karreretarako sarbidea bultzatzeko hautatu duen eguna
NBEk Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen otsailaren 11, emakume eta neskek arlo zientifikoan duten sarbidea eta parte hartzea sustatu eta hobetzeko helburuarekin. Aurten, Basque Center for Applied Mathematics – BCAMek berriz ere parte hartuko du ekimenetan, zentroko zenbait emakume ikertzaileren ordezkaritzarekin.
Emakumeak Zientzian ekimenaren esparruan, BCAMek emakume ikertzaileen matematiken eremuko lana ezagutzera emateko 3 jardueratan parte hartuko du. Lehenengoa, otsailaren 15ean izango da, BCAMeko Maryam Mirzakhani mintegi aretoan. Figuras Ocultas filmaren inguruko zineforuma izango da, eta Cristina Galán eta Daniela Moreno ikertzaileek parte hartuko dute ondorengo eztabaidan.
Bigarrena, Científicas de ayer y de hoy, otsailaren 17an egingo da Bidebarrietako liburutegian. Bizkaiko ikerketa zentroetan diharduten sei emakume zientzialari garatzen ari diren ikerketen inguruan arituko dira, eta omenaldia egingo zaie ere historiako emakume zientzialari nagusietako zenbaiti, beren bizitza eta ekarpen zientifiko harrigarrien kontakizuna eginda. Sei parte hartzaile horien artean dago Lore Zumeta eta, bere ikerketa aurkezteaz gain, Florence Nightingale-i buruz hitz egingo du.
Azkenik, Emakumeak Zientzian proiektuaren gizarte sareetan, Jone Renteria eta Ainhize Barrainkuaren bideoak ikusi ahalko ditugu, ikerketan egiten ari diren lanaren aurkezpen laburrarekin.
Bestalde, aurreko urteetan bezala, BCAMek 11F ekimenean parte hartuko du. Aurten, ikastetxeetan hitzaldiak emango dituzten ikertzaileak Ainhize Barrainkua eta Margarida Moragues izango dira, ikerketaren munduan egindako lana eta izandako esperientzia pertsonala aurkezteko.
Amaitzeko, Jone Rentería bere eskola zaharrera joango da Estatu Batuetan eta hemen izan duen ikertzaile esperientzia azaltzera.
Related news
Zentroari buruz
BCAMek adimen artifizialaren potentziala nabarmentzen du Innobasqueren Global Innovation Day 2024n
Zentroari buruz