EJE&CON eta Espainiako Errege Elkarte Matematikoak (RSME) steMatEsElla Programaren V. edizioa jarri dute abian, Espainiako STEM karreretan emakumeen parte hartzea areagotzeko helburuarekin

  • Datorren abenduaren 6ra arte egongo da zabalik izena emateko epea parte hartu nahi duten emakume aholkulari eta graduko, unibertsitate masterreko eta doktoregoko ikasleentzat
  • Ekimena erabat altruista da eta Instituto de Ciencias Matemáticas (ICMAT), Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) eta Ackermann International erakundeen babesa jaso du
  • EJE&CON erakundearen presidentea den Cristina Sanchoren hitzetan: “oso pozgarria da  matematika eta beste STEM karrera batzuk ikasten dituzten emakumeen aholkulari izatea eta etorkizuneko zuzendariak izan daitezen garatzen laguntzea
  • RSMEko presidenteak, Eva Gallardok, honakoa hau adierazi du: “STEM profesionalen % 16 bakarrik dira emakumeak; beraz, genero arrakala horren areagotzea galarazteko politikak jarri behar dira martxan”

 Asociación Española de Ejecutiv@s y Consejer@s (EJE&CON) elkarteak eta Espainiako Errege Elkarte Matematikoak (RMSE) steMatEsElla Programaren V. edizioa aurkeztu berri dute, Espainiako STEM (Zientzian, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak) karreretan emakumeen parte hartzea areagotzeko helburuarekin. Ekimena erabat altruista da eta Instituto de Ciencias Matemáticas (ICMAT), Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) eta Ackermann International erakundeen babesa jaso du.

Asociación Española de Ejecutiv@s y Consejer@s (EJE&CON) elkartearen eta Aranzadi LA LEY Fundazioaren presidentea den Cristina Sanchoren hitzetan:  “EJE&CON elkarteko kide izateak eskaintzen dizkigun aukera pozgarrienetako bat da SteMatEsElla programan parte hartzea eta matematika eta beste STEM karrera batzuk ikasten dituzten emakumeen aholkulari izatea, etorkizuneko zuzendariak izan daitezen lagunduz”.

Bere aldetik, RSMEren presidenteak, Eva Gallardok, esan du,  World Economic Forum-aren arabera, gaur egun, STEM profesionalen % 16 bakarrik direla emakumeak eta, beraz:  “genero arrakala horren areagotzea galarazteko politikak jarri behar dira martxan ”. Zentzu horretan, Gallardok azpimarratu egin du, UNESCOren datuen arabera,  2050. urtean, lanen % 75 STEM alorretan sortuko direla.

SteMatEsElla aholkularitza programa bat da, matematiken eta gainerako STEM diziplinen zale amorratuak diren emakumeentzat bereziki diseinatu dena, emakume horiek hazkunde akademiko eta profesionala sustatu eta laguntzeko. Graduko, unibertsitate masterretako eta doktoregoko ikasle emakumeei zuzendua dago.

Aholkulari moduan parte hartu nahi duten emakume profesionalek ikasle gazteen bizitzan alde nabarmena sortarazteko aukera izango dute, arrakastara eramango dituen biderako orientazio baliotsua emanda. Mentee moduan, ikasleak bere helburu profesionalak lortzeko behar dituen laguntza eta inspirazioa jasoko ditu.

Ekimen honen funtsezko helburuen artean daude emakumeen konfiantza eta ahalduntzea indartzea STEM alorretan, garapen akademiko eta profesionalerako orientazio pertsonalizatua eta aholkularitza aditua eskaintzea eta networking-erako eta hazkuntza profesionalerako aukerak sortzea. Aholkulari edo mentee izateko informazio guztia EJE&CON elkartearen webgunean aurki daiteke: https://ejecon.org/stematesella/#inscripcionprograma.

Jarduerak

Sei hilabeteko iraupena duen programak hainbat jarduera ditu barne, hala nola banakako aholkularitza saioak, gaikako lantegiak, eztabaidarako panelak eta networking ekitaldi esklusiboak. Aholkulariak eta mentee-ak libre egon beharko dira aholkularitza jarduerak gauzatzeko datorren urtarrileko amaieratik 2024ko uztailaren erdira arte. Aholkularitza saioak Internet bidez, aurrez aurre edo bietara egingo dira, parte hartzaileek adosten dutenaren arabera. Programa 2024ko uztailaren 4an amaituko da.

Pasa den edizioan 55 aholkularik eta beste horrenbeste ikaslek parte hartu zuten, eta 45 ikaslek osatu zuten ikastaroa. Horietatik, % 99k gomendatuko liokete beste pertsona bati programan parte hartzea, parte hartu zuten emakumeen artean egindako gogobetetze inkestaren arabera. Aholkularitza jaso zuten emakume gehienak matematika, fisika, kimika eta ingeniaritza gradu eta masterretako ikasleak ziren. Aholkulariak, aldiz, enpresa mundutik (% 73) eta mundu akademikotik (% 27) zetozen, zehazki ingeniaritza (% 30), matematika (% 20), enpresa zientziak (% 20), kimika (% 8) eta osasun zientziak (% 7) bezalako diziplinetatik.

EJE&CON elkarteko bazkidea den Mariajo Basterok zuzentzen duen programak barne ditu ere matematika eta ingeniaritzen irteera profesionalen inguruko hitzaldiak.

EJE&CON elkarteari buruz

Asociación Española de Ejecutiv@s y Consejer@s (EJE&CON) irabazi asmorik gabeko elkartea da eta emakumeen presentzia sustatzen du goi zuzendaritzako zein administrazio kontseiluetako postuetan. 2015. urtean sortu zen eta enpresa handietako 1500 profesional baino gehiagok osatzen dute, guztiak talentuarekiko konpromisoa duten zuzendariak, inolako genero edo belaunaldi alborapenik gabe. Proiektu nabarmenen artean aipa daitezke: Generorik Gabeko Talentuari emandako EJE&CON Sariak, berdintasunaren alde lan egiten duten erakundeei zuzenduak, eta Talentua Kudeatzeko eta Enpresen Lehiakortasuna Hobetzeko Jardunbide Egokien EJE&CON Kodea, gaur egun 200 enpresa atxiki dituena. Informazio gehiago: https://ejecon.org/

RSMEri buruz

Espainiako Errege Elkarte Matematikoa Espainian matematikak garatzea helburu duen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Horretarako, ikerketa, maila guztietako hezkuntza eta matematiken hedapen soziala sustatzen ditu. Erakundearen xede nagusiak dira matematikaren kalitatea eta aurrerapenak ezagutzera ematea, matematiken irakaskuntza eta ikaskuntza bultzatzea, gizarteari matematiken garrantzia ulertaraztea eta zientzia eta teknologia matematikoekin lotutako eremu guztietan erreferentzia izatea.

 

RSMEEJE&CONsteMatEsEllaICMATACKERMANNBCAM