Javier Fernández de Bobadilla izango da Erdos zentroko singulartasunei eta dimentsio txikiko topologiari buruzko seihilekoaren antolatzaileetako bat

 

  • Antolaketa esparruko beste aditu batzuekin batera garatuko du: Octave Curmi, Marco Marengon, András Némethi, András Stipsicz, Zoltán Szabó, Vera Vértesi.

Javier Fernandez de Bobadillak, Basque Center for Applied Mathemtics – BCAMeko Singularity Theory and Algebraic Geometry taldeko buruak, antolatuko du, datozen hilabeteetan, Budapesteko Erdos zentroan (Hungarian) garatuko den singulartasunei eta dimentsio txikiko topologiari buruzko seihilekoa.

Seihilekoak arreta jarriko du azaleren singulartasunen teorian izandako garapen berrietan eta dimentsio txikiko topologiarekin duten loturan, eta, zehatzago, Heegaard Floer-en homologiarekin duten loturan, bi esparru horien ulermena areagotzeko helburuarekin. Bereziki aipagarria da azaleren singulartasun isolatuen inbariante topologiko eta analitikoen arteko interakzioan jarritako interesa.

Garai horretan zehar, dibulgazio jarduerak ere antolatuko dira, besteak beste: neguko eskola bat, zenbait konferentzia, irakaspen hitzaldi bat eta gai zehatzen inguruko ikerketa asteak.

Informazio gehiago: https://erdoscenter.renyi.hu/articles/singularities-and-low-dimensional-topology-2023-spring-jan-june