Luis Vega Jakiundeko (Zientzia, Arte eta Letren Akademia) kide akademiko hautatu dute
- Jakiundera sartzeko hautaketa honek bere bikaintasun akademikoa eta matematiken arloan egin duen lanaren inpaktua goraipatzen ditu.
Luis Vega, Basque Center for Applied Mathematics zentroko eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle eta ikertzaile ospetsua, hautatu dute Euskadiko Zientzia, Arte eta Letren Akademia entzutetsua den Jakiundeko kide akademiko moduan, 2023ko udazkenean egindako batzarrean. Vega izen oneko erakunde honen kide izateko hautatzearen erabakia bere ibilbide bikainean eta matematiken arloari egindako ekarpen baliotsuan oinarritu da. Luis Vega irakaslea, zientzia, arte eta letretako diziplina guztietako beste bederatzi kide hautatu berriekin batera, kargurako izendatuko dituzte Jakiunderen udaberriko osoko bilkuran, apirilean.
Jakiunde, 2006. urtean sortu zen eta hainbat diziplinetako kide nabarmenek osatzen dute, zientziak, arteak eta letrak barne direla. Akademia honek Euskal Autonomia Erkidegoko eremu zientifiko, kultural eta artistikoan ezaguera eta aurrerapena sustatzeko lan egiten du. Era berean, baterako hausnarketak partekatu nahi ditu gizartearekin, gaur egungo arazoei irtenbide egokiak emateko ahaleginean.
Zorionak, Luis!
Related news
Zentroari buruz
BCAMek adimen artifizialaren potentziala nabarmentzen du Innobasqueren Global Innovation Day 2024n
Zentroari buruz