OpenSuperQ ordenagailu kuantikoaren proiektu europarra hazi egin da
- OpenSuperQPlus proiektuan 10 herrialdetako 28 ikertzailek parte hartzen dute 1.000 qubit-eko ordenagailu kuantiko bat garatzeko helburuarekin.
- Hasierako bilera Leioan egingo da, Bizkaian, maiatzaren 30etik ekainaren 2ra.
Teknologia kuantikoaren inguruko Europako ekimen enblematikoaren barne dagoen OpenSuperQPlus proiektua abian jarri da. OpenSuperQ proiektuaren jarraipena eta hobekuntza da eta aurreko proiektuaren taldekide gehienak barne ditu, bazkide berriekin batera, hala nola Herbehereetako, Frantziako, Finlandiako, Alemaniako, Hungariako eta Suediako ekimen nazionaletako bazkide nagusiak, konputazio kuantikoko enpresak eta alor honetako beste funtsezko eragile asko. Forschungszentrum Jülich koordinatzaile lanetan izango duen eskala handiko proiektu honetan 10 herrialdetako 28 bazkidek parte hartuko dute guztira.
Talde horrek esparru elkarte bat eratu du eta anbizio handiko zazpi urteko programa bat aurkeztu du, 1.000 qubit-eko konputazio kuantikoko sistema bat garatzeko helburuarekin. Partzuergoak orain jarri du abian lehenengo fasea, OpenSuperQPlus 100, alde batetik, hardware eta softwarea ebaluatzeko zenbait sistema garatzeko eta, bestetik, erabiltzaileari zuzendutako 100 qubit-eko sistema bat sortzeko hurrengo 3,5 urteetan zehar. Bigarren fasean, berriz, 1.000 qubit-eko konputazio kuantikoko sistemak behar dituen osagai kritikoak eta erabaki teknologikoak aztertuko dira.
OpenSuperQPlus (Open Superconducting Quantum Computers) proiektua Europar Batasunak finantzatuko du, Horizonte Europa esparru programaren baitako kuantikarako dirulaguntza espezifiko batetik datozen 20 milioi eurorekin. Aurrekontu hori oso urrunera iritsiko da tokiko eta estatu mailako ekimenekin eratuko diren sinergiei esker. “Esparru bateratu baten baitan bildu ditugu honelako konputazio kuantikoko sistema baten osagai guztietako aditu europarrak, sektore publiko zein pribatutik datozenak. Ordenagailu kuantikoen erroreak gainditzeko eta ordenagailu horien eskala areagotzeko Europako ekosistema kuantiko bikaineko esku guztiak beharko ditugu”, adierazi du Frank Wilhelm-Mauch, del Forschungszentrum Jülich koordinatzaileak.
OpenSuperQ aurrekoak bezala, OpenSuperQPlus proiektuak esparru berean jarraituko du Europan egindako ordenagailu kuantiko moldakorrena lortzeko xedearekin. Partzuergoak erabilera kasu bereziak aurreikusi ditu, esaterako: industria kimikorako, materialen zientziarako edo optimizazio arazoak eta ikaste automatikoko arazoak konpontzeko simulazio kuantikoak.
Informazio gehiago lortzeko, bisitatu
https://opensuperqplus.eu
https://twitter.com/opensuperqplus
https://linkedin.com/showcase/93100945
OpenSuperQPlus proiektuaren bazkideak
Alemania:
- Forschungszentrum Jülich GmbH
- Bayerische Akademie der Wissenschaften o Walther-Meissner-Institute
- Leibniz Supercomputing Centre
- Fraunhofer-Gesellschaft zur Förderung der angewandten Forschung e. V.
- Karlsruher Institut für Technologie
- Qruise GmbH
- Rohde & Schwarz GmbH & Co. KG
- supracon AG
- Zurich Instruments Germany
- EURICE – European Research and Project Office GmbH
Finlandia:
- Aalto University
- BlueFors Cryogenics Oy
- CSC – IT Center for Science Ltd.
- IQM Finland Oy
- Teknologian Tutkimuskeskus VTT Oy
Herbehereak:
- Netherlands Organisation for Applied Scientific Research
- Orange Quantum Systems
- QuantWare B.V.
- Technische Universiteit Delft
Frantzia:
- Alice & Bob
- Centre National De La Recherche Scientifique
- Commissariat à l’Energie Atomique et aux Energies Alternatives
Hungaria:
- Budapest University of Technology and Economics
- Wigner Research Centre for Physics
Austria:
- Institute of Science and Technology Austria
Suedia:
- Chalmers Tekniska Högskola AB
Estonia:
- • Tartu Ülikool
Espainia:
- Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Israel:
- The Hebrew University of Jerusalem
Quantum Flagship ekimenari buruz
Quantum Flagship 2018an sortu zen Europar Batasuneko anbizio handieneko ikerketa ekimen nagusietako bat bezala. Mila miloi euroko aurrekontuarekin eta 10 urteko iraupenarekin, lehen mailako proiektu honek ikerketa erakundeak, mundu akademikoa, industria, enpresak eta ordezkari politikoak bildu ditu parekorik ez duen eskala honetako lankidetzako ekimen berean. Ekimen enblematiko horrek helburu nagusia Europako zientzialariek ikerketa eremu honetan duten lidergoa eta bikaintasuna sendotu eta zabaltzea da, fisika kuantikoko ikerketa laborategitik merkatura eramatearekin batera, aplikazio komertzial eta teknologia disruptiboen bitartez. Mundu akademikoko eta industriako 5.000 ikertzailek baino gehiagok parte hartuko dute ekimenaren bizitzan zehar, Europako gizarteari eragingo dioten teknologia disruptiboen hurrengo belaunaldia sortzeko. Horrela, ezagueran oinarritutako industria eta alor horretako munduko lider bihurtuko da Europar Batasuna.
Related news
Zentroari buruz
BCAMek adimen artifizialaren potentziala nabarmentzen du Innobasqueren Global Innovation Day 2024n
Zentroari buruz