Estatuko Ikerketa Agentziak Sare Tematikoa eman dio Geometria Aljebraikoaren eta Singulartasunen Sareari (RGAS)
Javier Fernández de Bobadilla BCAMeko ikertzaileak koordinatzen duen sareak barne ditu estatuko zenbait unibertsitate eta ikerketa zentrotako Geometria Aljebraiko eta Singulartasunen alorreko 13 talde
La Geometria Aljebraikoaren eta Singulartasunen Sarea (RGAS), RED2022-134105-T, Estatuko Ikerketa Agentziaren Ikerketa Tematikoko Sareen laguntzari esker eman da, Ikerketa Zientifiko-Teknikoa eta haren Transferentzia Sustatzeko Estatuko Programaren esparruan, 2021-2023 Ikerketa Zientifiko, Tekniko eta Berritzaileko Estatu Planaren baitan.
RGAS sarea 13 nodok osatzen dute. Hor lantzen dira Geometria Aljebraikoa eta Singulartasunen Teoria, elkarrekiko osagarriak diren hainbat ikuspuntutatik eta oso tresna anitzekin. Sarearen helburu nagusien artean daude bere espezializazio eremuak indartu eta egungo ikerketaren norabide garrantzitsuenetarantz zabaltzea, sarearen presentzia mantendu eta hobetzea eta nazioarteko mailako ikerketa eremua sustatzea. Horrez gain, sareak ahalbidetzen dituen barne sinergiak nazioarteko lankidetzak sortzeko aprobetxatzen dira, lehen mailako nazioarteko ikerketa eta prestakuntza ingurune bat mantenduz.
Helburu nagusi horiek lortzeko hainbat ekintza gauzatzen dira, hala nola mintegiak, RGAS Schools eta sarearen urteroko bilerak. Azken VII. RGAS bilera Basque Center for Applied Mathematics – BCAMen egin zen 2023ko urtarrilean. Urteroko saio horretan Geometria Aljebraiko eta Singulartasunen komunitate osoaren bilkura egiten da. “Bilera horrek emaitzak egunean jartzeko balio du, komunitateko kide berriak ezagutzeko eta, batez ere, gure ikerketa ildoaren etorkizuneko bilakaerari buruzko ideiak, iritziak eta hausnarketak partekatzeko”, azaldu du Javier Fernández de Bobadilla irakasleak.
Trebakuntza ekintzak ere sarearen plangintzaren parte dira. Ikertzaile gazte zein seniorrei zuzenduak ira eta komunitate zientifikoari nazioarteko mailan gertatzen diren azken garapenen berri ematea dute helburu.
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak sarearen bidez ematen duen finantzaketak oso inpaktu positiboa dauka Geometria Aljebraikoaren eta Singulartasunen sarearen garapenean. Aldian behingoa ez den lehia handiko deialdia da eta, ondorioz, zaila izaten da jardueren epe luzerako plangintza egitea aurrekontu baten lasaitasunik gabe.
Hauek dira sarea osatzen duten Espainiako unibertsitate eta ikerketa zentroak: Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), Universidad Complutense de Madrid (UCM), Universidad Autónoma de Madrid (UAM) – Instituto de Ciencias Matemáticas (ICMAT), Universidad de Barcelona (UB), Universidad de Sevilla (USE), Universidad Jaume I (UJI), Universitat Autònoma de Barcelona (UAB), Universidad de La Laguna (ULL), Universidad Politécnica de Catalunya (UPC), Universidad de Salamanca (USAL) eta Universidad de Valencia (UV).
Related news
Zentroari buruz
BCAMek adimen artifizialaren potentziala nabarmentzen du Innobasqueren Global Innovation Day 2024n
Zentroari buruz