Martxoaren 14an itzuliko da PI-ren Eguna BCAM-Naukasen eskutik
- Bizkaia Aretoan egingo dira aurten ere Pi-ren eguna ospatzeko lantegiak eta bakarrizketak
Basque Center for Applied Mathematics – BCAM eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoa Katedra dira martxoaren 14an, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, garatuko den BCAM-Naukas PI-ren Eguna ekitaldiaren antolatzaileak.
Eguna lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako lantegi matematikoekin hasiko da, matematikak modu ludiko eta erakargarrian agertzeko. Arratsaldean 15 minutuko hitzaldi zientifiko dinamiko eta ulerterrazak eskainiko dira Bizkaia Aretoko Mitxelena gunean, matematiken izaera zirraragarria hurbildu eta, besteak beste, Pi zenbakiak dituen propietate eta eguneroko bizitzarako aplikazioak ezagutzera emateko.
Gainera, aurtengo edizioan, BCAMeko kide hauek parte hartuko dute hitzaldietan: Verónica Álvarez, Machine Learning taldeko doktoregoko ikaslea, eta Miguel Camarasa, Linear and Non-Linear Waves taldeko doktoregoko ikaslea. Hona hemen jardunaldirako programa:
- 18:30 - 18:40: BCAM-NAUKAS ekitaldiaren aurkezpena
- 18:45 - 19:00: Irantzu Barrio (UPV/EHU): “Fotografía con lente matemática”.
- 19:00 - 19:15: Víctor García (Universidad de Zaragoza): “Un paseo por el firmamento, de la mano de la Geometría”.
- 19:15 - 19:30: Verónica Álvarez (BCAM): “¿Pueden las máquinas cambiar de opinión a lo largo del tiempo?”.
- 19:30 - 19:45: Anabel Forte (Universitat de València): “Defendiendo a Newton”.
- 19:45 - 20:00: Miguel Camarasa (BCAM): “Cómo calcular el número π a hostias”.
- 20:00 - 20:15: Laura Toribio (CIEMAT): “Las sencillas matemáticas de nuestro universo”.
BCAM-NAUKAS hitzaldietara sarrera librea eta doakoa izango da tokiak bete arte. Aurrez aurre etorri ezin dutenek, konferentzia guztiak zuzenean eta streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute EiTBren Kosmos kanalean.
Hona hemen matematika lantegien programa:
|
Lehen hezkuntza EP/LH 5–6 |
Lehen hezkuntza EP/LH 5–6 |
Bigarren hezkuntza ESO/DBH 1-2 |
Bigarren hezkuntza ESO/DBH 1-2 |
Bigarren hezkuntza ESO/DBH 3–4 |
Bigarren hezkuntza ESO/DBH 3–4 |
9:30 – 10:30 |
Eskuak Matera: hurbilketa fraktala -euskaraz- (Andrea Kali) |
Papiroflexia -euskaraz- (Jose Ignacio Royo)
|
Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibáñez) |
Problemas manipulativos para el Día de Pi (Antonio Fernández-Aliseda) |
Math mystery box -euskaraz- (Nerea Casas)
|
La Banda de Möbius y otras superficies retorcidas (Juan Miguel Ribera) |
11:00 – 12:00 |
Eskuak Matera: hurbilketa fraktala -euskaraz- (Andrea Kali) |
Papiroflexia -euskaraz- (Jose Ignacio Royo)
|
Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibañez) |
Problemas manipulativos para el Día de Pi (Antonio Fernández-Aliseda) |
Math mystery box -euskaraz- (Nerea Casas)
|
La Banda de Möbius y otras superficies retorcidas (Juan Miguel Ribera) |
12:30 – 13:30 |
Eskuak Matera: hurbilketa fraktala -euskaraz- (Andrea Kali) |
Papiroflexia -euskaraz- (Jose Ignacio Royo)
|
Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibáñez) |
Problemas manipulativos para el Día de Pi (Antonio Fernández-Aliseda) |
Math mystery box -euskaraz- (Nerea Casas)
|
La Banda de Möbius y otras superficies retorcidas (Juan Miguel Ribera) |
Lantegiak doakoak izango dira eta 35 lagunentzat izango dira gehienez. Lantegi bakoitzean zentro bereko ikasleek parte hartuko dute bakarrik. Horregatik, ahalik eta zentro gehienek parte hartzeko aukera izan dezaten, zentro bakoitzak bi lantegitan bakarrik parte hartu ahalko du. Izena emateko, interesdunek posta elektronikoa bidali beharko dute kzk.ehu@gmail.com helbidera, datu hauekin:
- Parte hartu nahi duten lantegiaren izena
- Lantegiaren ordutegia
- Parte hartzaile kopurua
- Irakaslearen izen-abizenak
- Ikastetxea
- Harremanetarako telefonoa
PI-ren eguna
Nazioarteko ekitaldi hau Larry Shaw fisikari estatubatuarrak sortu zuen, 1988. urtean, efemeride hori ospatzeko. Ingelesez eta euskaraz martxoaren 14a idazteko modua bat dator konstante matematiko ospetsuaren lehen hiru digituekin: 3-14 (martxoak 14) euskaraz / 3-14 (March, 14th) ingelesez. Azken urteetan, Pi-ren Egunaren ospakizuna pixkanaka zabalduz joan da eta, berez, UNESCOk martxoaren 14a hautatu zuen Matematiken Nazioarteko Egun moduan.
Related news
Zentroari buruz
BCAMek adimen artifizialaren potentziala nabarmentzen du Innobasqueren Global Innovation Day 2024n
Zentroari buruz